Papaia-landareak (Carica papaya) sexu-kromosomen eboluzioa azaltzen lagun dezakeela ikusi dute.
Landare hau benetan berezia da; izan ere, hiru sexutako loreak ditu: emeak, arrak eta hermafroditak. Lore arretako eta hermafroditetako Y kromosoma X kromosomaren antzekoa da, baina gene gutxiago ditu. Sexua zehazten duten geneak % 10 baino ez dira.
Papaiaren Y kromosoma animalien Y kromosomaren aitzindaria dela uste dute ikertzaileek. Eta, dirudienez, sexu-kromosomak autosometatik –sexu-kromosomak ez, besteak– abiatuta garatu zirela frogatzeko abiapuntua ere bada ikerketa hori.