Giza gorputzaren barrua arakatu eta ebaketak egiten dituzten kirurgilariei lana erraztuko zaie hemendik aurrera kasko berezi bati esker. Kaskoa buruan, endoskopioa gorputz barnera sartu eta bisoreaz baliatuz, barrunbeak hiru dimentsiotan ikusi ahal izango ditu kirurgilariak. Gaur egun hiru dimentsiotan egiten da Ian, baina irudiak bi dimentsiotan ikusten dira.
Horren ondorioz, ebakuntzak sakonera gutxi gora-behera neurtuta burutzen dira. Endoskopioaren bidez, gaixoaren barnera argia sartzen da eta gero, fibra optikotik igarota monitorean islatzen dira barrunbeko irudiak. Irudi horiek bidimentsionalak dira baina metodo berriari esker, ezker-eskuin begientzat irudi bana egiten dira eta pantailetan proiektatuz, kirurgilariak hiru dimentsioko irudi gisa interpretatzen ditu.