Hegatek proiektua abiatu du Teknologia Aeronautikoen Zentroak beste zenbait erakunde eta enpresarekin elkarlanean. Proiektuaren helburua da abionikaren (industria aeronautikora aplikatutako sistema elektronikoen) alorrean lan egiten duten euskal enpresak nazioartean ezagutaraztea. Besteak beste, komunikazio-sistemen, nabigazioaren, instrumentazioaren eta radarren inguruko lana egingo dute.