EAE-n zabor elektronikoa biltzeko plana frogatzen

Euskal Autonomia Erkidegoan zabor elektronikoa biltzeko eta birziklatzeko ezarri den plana era honetako lehena da Espainian, eta etorkizunean Europako Batasuneko zabor-bilketaren inguruko araua ezartzeko proba gisa erabiltzen ari dira. Azken lau urteetan 475 tona zabor elektroniko jaso dira, batez ere informatika-ekipoak, telebistak, transistoreak eta musika- eta bideo-aparatuak. Zabor honen guztiaren % 75a birziklatu egin da.

Hasieran Bilboko hirigunera mugatutako esperientzia pilotu bezala hasi zen. Europako beste hiri batzuetan egin den antzekoa zen, baina emaitza onak ikusita, Eusko Jaurlaritzak EAE osora zabaltzea erabaki zuen. EBko Lehentasunezko Hondakinen Programakoa da saiakuntza hau, eta 2000. urtean arau orokorra ateratzeko lehenik gizartearen erantzuna eta kostu ekonomikoa aztertu behar dira hiri ezberdinetan egiten ari diren esperientzia pilotuen bidez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila