Ángel Rubio Secades zientzialari asturiarrak jaso du Zientziaren XVI. DuPont saria. EHUko Kimika Fakultateko Materialen Fisikako katedraduna eta CSIC-EHU zentro mistoko ikertzailea da.
Nanohodien alorrean egindako ekarpen teoriko nabarmenengatik goraipatu du epaimahaiak Ángel Rubioren lana. Izan ere, material horien propietate mekanikoei, elektronikoei, optikoei eta magnetikoei buruzko oinarrizko iragarpenak egin ditu. Halaber, material horiek higadura handiko materialen osagai gisa edo elektronika molekularraren alorrean izan ditzaketen aplikazioei buruzko oinarriak eman ditu.