Duela bi mila urteko krema bezalakoxea

Joan den udan, Londres inguruko aztarnategi batean pasta antzerako bat gordetzen zuen pote bat aurkitu zuten. Analisi kimikoak egin dituzte eta konposizio bereko krema bat egin dute —osagai nagusiak animalia-gantza, almidoia eta kasiterita minerala dira—. Probatutakoan konturatu dira azala leuntzeaz gain zuritu ere egiten duela; beraz, makillajea zen aurkitu zutena, K.a. 150 urte inguruko makillaje bat.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila