Hainbat animaliaren genomak sekuentziatu dituzte dagoeneko. Hasieran, espezie baten ale bakar bat deskodetzea nahikoa lorpen zen; orain, berriz, zientzialariak ohartzen ari dira espezie baten genomak benetan nola funtzionatzen eta eboluzionatu duen jakiteko zenbait aleren genomen arteko konparazioak egin behar dituztela. Horregatik, Drosophila melanogaster euli-espeziearen hamabi aleren genomak deskodetu dituzte. Lortutako genomak konparatzean ikusi dute zer sekuentzia diren espezie horrentzat ezinbestekoak (ale guztietan agertzen direnak, hain zuzen ere). Hala, ohartu dira garrantzitsuen taldean sartu beharreko ehunka sekuentziari ez zietela inongo garrantzirik eman ale bakarra zutenean.