Dortoken eboluzioaren teoria, hankaz gora

Dortoken eboluzioaren teoria, hankaz gora
2009/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: J. Boticario)

Orain arte aurkitutako dortoka-aztarna zaharrenak aurkitu dituzte Txinan, herrialde horretako zientzia-akademiako ikertzaileek: 220 milioi urteko dortoka baten fosila. Ez da nolanahiko aurkikuntza izan, hankaz gora jarri baititu orain arte dortoken eboluzioari buruzko teorian egiatzat jotzen zituzten hainbat datu. Batetik, fosil aurkitu berriak iradokitzen du dortokek itsasoan eboluzionatu zutela, eta ez lehorrean, fosil hori aurkitu aurretik ezagutzen ziren zaharrenek (14 milioi urte geroagokoak dira) adierazten zuten bezala. Bestetik, dortokek sabelaldean duten zati laua, plastroia, baino ez zuen Txinako fosilak; gaineko oskola falta zitzaion. Horrek adierazten du oskolaren bi zatiek bereiz eboluzionatu zutela, eta ez zirela sortu dortokek zituzten hezur-plakak elkarri lotuta.

1
249
2009
1
022
Eboluzioa
Berriak labur
11
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila