Distantziak errespetatuz

Auto-gidariek errepidean doazenean askotan ez dituzte errespetatzen ibilgailuen artean mantendu behar diren gutxieneko distantziak, nahiz eta arazo hori istripu-eragile garrantzitsua izan. Horregatik Hella eta Mercedes Benz etxeek errepideko ibilgailu arteko distantziak neurtu eta erregulatzeko proiektua prestatu dute.

Erradiadorearen parean dagoen zirkulu zuria da Hella eta Mercedes Benz-ek prestaturiko radarra.

2000. urte inguruan automobil batzuek radarra izango dute aurrean erradiadorearen parean. Radar horrek igorritako seinalea oztopo batzuek (aurreko ibilgailuak edo bihurgunetako zedarriek) isladatu egingo dute. Bueltan etorritako seinalea analizatuta, sistemak oztopoa ezagutu eta automobileko motoreari, balaztei edo azeleragailuari eragingo die, “distantziak errespetatzearren”. Gidariak bolanteari eragitearekin aski izango du, baina ustekaberen bat denean sistemak gidariari automobil osoko agintea bere esku har dezala eskatuko dio.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila