Dislexia eta kromosomak

Dislexiaren eragilea 1. eta 2. kromosomen arteko alderantzizko kokapena omen da. Hori dio biologo aleman batzuek senide dislexikoak dituen familia batean egindako ikerketa genealogiko-genetikoak. Pertsona horien dislexia irakurketa eta idazketa bidez neurtu dute, eta subnormalitatearekin izan zezakeen zerikusia alde batera uzteko, adimen-kozienteak neurtu zituzten (85etik gorakoak ziren denak).

Estatu Batuetako ikerlariek berriz, gaitzaren jatorria 15. kromosoman egon daitekeela uste dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila