Disko gogor sendoa

Key Pack disko gogor eramangarriaren sistema hiru elementuz osatzen da: irakurketa-sistemaz, edozein motatako ordenadoreekin konektatzeko txartelaz eta disko gogorraz.

Hauek dira disko honen ezaugarririk nabarmenenak: 20 Mb-etik 320 Mb-era bitarteko edukiera, unitate unibertsala, instalazio automatikoa, software bidez kontrolaturiko formateaketa eta partiketa eta jadanik erabilitako helbideen detekzioa.

Disko gogor honen kualitate fisikoak dira sendo bihurtzen dutenak: kartutxoa ezin da tentsiopean atera, irakurketa/idazketa-buruak automatikoki gelditzen dira eta estaltzen duen karter metalikoak elektromagnetismotik babesten du. Idazketaren aurka babestuta dago, giltzaz itxi daiteke eta hitz gakoa sartzeko aukera ere eskaintzen du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila