Disko gogor eramangarriak

Ordenadore eramangarrien etorkizuna zalantzan jartzen bada ere, badirudi disko gogor eramangarriek arrakasta handia izango dutela.

Ordenadore eramangarrien etorkizuna zalantzan jartzen bada ere, badirudi disko gogor eramangarriek arrakasta handia izango dutela; askotan gertatzen bait gara datuak leku batetik bestera eraman beharrean. Informazioa nahikoa laburra denean, disketez molda gaitezke nola eta hala, baina mugatu behar dugun informazio-kopurua handiagoa denean, zenbait arazorekin egiten dugu topo.

Teknologia aurrera doan neurrian arazo hauei konponbidea aurkitzen saiatu da zenbait etxe eta azkenik Tandon izenekoa izan da atzipen-denbora lasterreko lehen disko gogor eramangarria kaleratu duena: Personal Data Pac izenekoa. Eramangarria izateaz gain barneratzen dituen irakurketa/idazketa-buruen blokeoari eta idargetze-sistemari esker datuen segurtasun osoa ziurtatzen du. Personal Data Pac-en unitatea kaxa gogor batez estalitako "txasis" baten barnean doa. Beraz, edozein bidaia egiteko eta zoritxarreko erorketak jasateko prest dago.

Entxufatzea nahikoa da aurretik konfiguratutako eta hautatutako software-liburutegia erabili ahal izateko. Beraz sistema segurua, fidagarria eta guztiz eramangarri da Personal Data Pac-ek eskaitzen duena.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila