Disko gogor berriak

IBM etxeak informatikaren alorrean hazbetean mila milioi bit biltzeko muga gainditu du. Big Blue izeneko disko gogor berriek kreditu-txartelaren tamaina dute, baina makinaz idatzitako 62.500 orrialdeko informazioa bil dezakete. Marka hori lortzeko injineruek “magneto-erresistentziako” prozedura garatu dute. Eremu magnetikoan dauden metalek dituzten erresistentzi aldaketak dira sistema berri horren oinarria.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila