Anbarretan fosildutako bi armiarma aurkitu dituzte Araban. Zientzialarien ustez, 115-121 milioi urteko fosilak dira, hau da, dinosauroen garaikoak, eta sareak egiten zituztenen taldekoak dira armiarmak. Horrek esan nahi du aurkitu diren armiarma ehule zaharrenak direla, eta, beraz, sareak egiteko ahalmena garatuta zegoela ordurako.