Dinosauro kanibalen arrastoak Madagaskarren

Dinosauro kanibalen arrastoak Madagaskarren

Orain arte dinosauro kanibalak izan zirela uste bazen ere, oso froga gutxi zeuden. Baina Madagaskarren aurkitutako aztarnategi aberatsetan, Majungatholus atopus dinosauroak, behintzat, bere espeziekoak jaten zituela frogatu da.

Ikertzaileek Majungatholus atopus dinosauroen hezurretako hortz-markak aztertu, garai hartako hainbat animalia-espezieren markekin alderatu eta espezie bereko dinosauroek egindakoak direla ikusi dute.

Hala ere, oraingoz ezin da jakin dinosauro horrek bere espeziekoak ehizatu egiten zituen ala hilda aurkitutakoan jaten zituen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila