1824an aurkitu zuten lehen aldiz dinosauro baten fosila, Ingalaterran. Geroztik, dinosauroen taldea 1.047 espezie izateraino handitu da, baina paleontologo batzuk ez daude ados kopuru horrekin, Bristolgo Unibertsitateko Michael Benton, adibidez. Espezie berrien izendapen asko hezur gutxi batzuetan oinarrituta egin dira, beste espezie ezagunekin dituzten antzekotasunak aztertu gabe. Horregatik, eta fosil berriak lortzeko eta saltzeko lehiaren ondorioz, 500 espezie inguru ez dira behar bezala deskribatu. Adituen kalkuluen arabera, dinosauro-espezieen erdiak zalantzakoak dira.