Diklofenakoaren arazoak

Diklofenakoaren arazoak
2006/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: Dhypharm)

Diklofenakoa hanturaren kontrako ohiko botika da; besteak beste, Voltaren izen komertzialarekin merkaturatzen da. Hamarkada askotan erabili izan da, baina, orain, Australiako ikertzaile batzuek botika berriz aztertzeko eskatu dute, bihotzeko gaitzak izateko arriskua handitzen duelakoan.

Botika horri buruz argitaratutako 23 ikerketa aztertu ondoren egin dute zalantza; ikerketa horietan, guztira, 1,6 milioi kasu daude aztertuta, eta, ikertzaileen ustez, ikusten da bihotzekoa edo bat-bateko heriotza izateko arriskua kasuen % 40an handitzen dela. Horregatik, diklofenakoaren segurtasun-maila berriz aztertzeko eskatu dute, eta, beharrezkoa bada, merkatutik kentzeko. Bestalde, lan horrek arrisku gabekotzat jotzen du naproxeno botika, eta, beraz, diklofenakoaren ordezko izan daiteke.

1
225
2006
11
022
Farmakologia; Medikuntza; Osasuna
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila