Bihotzeko gaixotasunak saihesteko dietak garrantzi handia duela jakina da. Baina ohiturak aldatu eta mesedeak berehala sumatuko dituela uste duena, oker dago.
Britainia Handian egin berri duten ikerketa baten arabera, janarien gantz-kantitatea zainduz arazo kardiobaskularrak saihesteko gutxienez bi urte behar dira. Beren sakrifizioengatik berehalako saria espero dutenentzat, ikerketaren emaitza ez da oso gustukoa izango. Dena dela, janariekin hartzen den gantz-kantitatea kontrolatzeak bihotzean eta zainetan eragin mesedegarria duela berretsi dute.