Diamanteak giroko presioan sortzea lortu dute, metal likidozko aleazio batekin, eta huts-sistema baten bidez. Horrek hautsi egin du egungo paradigma, diamanteak sortzeko muturreko presio eta tenperaturak ezinbesteko jotzen baitziren. Nature aldizkarian eman dute lorpenaren berri.
Eskuarki, diamanteak 5-6 gigapascaleko presioan (1 GPa 10.000 atm inguru da) eta 1.300 eta 1.600 °C bitarteko tenperaturatan sortu hoi dira. Orain, ordea, diamanteak sortzea lortu dute giroko presioan (1 atm) eta 1025 °C-tan, galioz, burdinaz, nikelez eta silizioz osatutako metal likidozko aleazio bat erabiliz. Ikertzaileek diseinatutako horma hotzeko huts-sistema baten bidez lortu dute, eta normalean diamanteak sortzeko erabili ohi diren hazi-partikularik gabe. Ikertzaileek ikusi zuten metal likidozko aleazio hori, kondizio horietan, metanoaren eta hidrogenoaren eraginpean jartzean, diamanteak sortzen direla aleazioaren gainazalean.
Ikertzaileek azaldu dutenez, aurkikuntza horrek aukera ugari eman ditzake diamanteak sortzeko metodo berriak garatzeko, eta baita oinarrizko beste ikerketa askotarako ere.
Elhuyarrek garatutako teknologia