Diamante artifiziala

Betidanik pentsatu izan dugu diamantea lortzeko beroa eta presio handiak behar direla. Manuel Nuñez Regueiro fisikari argentinarrak, aipatu burutazioa ez dela egia frogatu du. Honek dioenez, presioa handiagotzea nahikoa omen da diamantea lortzeko.

Grenobble-n lanean ari den ikerlari honek "futbol-baloi" itxurako molekulek duten eragina aztertu du. "Karbono 60" substantziako 1 mm3-ko kantitatea 150.000 atmosferaraino konprimatu zuen, propietate elektrikoak ezagutu asmoz, hau da, eroankortasuna, erdieroankortasuna edo superreroankortasuna ezagutu asmoz.

Zenbait saiakeratan porrot egin ondoren, presio-makinaren estaldura kendu eta bertan pastila garden eta distiratsua zegoela ikusi zuen. Berehala, pastila hartu eta kristalografi laborategi batera eraman zuen azter zezaten. Emaitzak, guztiak harrituta utzi zituen, hots, diamantea zen.

Hau izan da diamantea artifizialki eta ingurugiro-tenperaturan fabrikatu den lehen aldia. Orain arte, 50.000–60.000 atmosferara konprimatuz, 1.250-1.500 °C behar izaten ziren diamantea lortzeko. Hemendik aurrera, teknika berri honen bidez, askoz ere errazagoa eta merkeagoa izango da prozesu industrialetarako diamanteak lortzea.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.