Diagnostiko azkarra eta merkeagoa

Erresuma Batutik datorren berriaren arabera, familiako medikuek diagnostikorako tresna aproposa izango dute eskura aurki, bakterioen ADNa identifikatzen duen aparatua hain zuzen ere. Horrela, odol pixka bat ematea nahikoa izango da zerk gaixotu zaituen jakiteko.

Konpainia britainiarrak ez du deus berririk asmatu, PCRak ezagunak baitira, baina aparatuaren tamaina txikitzea, analisirako denbora murriztea eta prozesua sinplifikatzea lortu du. Orain arte teknikari batek bi ordutan egiten zuena familiako medikuek 15 minututan egin ahal izango dute. Aldi berean, kostuak ere txikiagotu ditu. Gauzak horrela, medikuarengana joaten zaren hurrengoan agian ahoa ireki beharrik ere ez duzu izango.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila