EEBBetako Oftalmologiako Akademia diabetearen eta erretinopatiaren arteko erlazioaz kexu dabil aspalditxo honetan. Horri erantzun nahian, gaixotasunari aurre egiteko asistentzi kanpaina berria abiaraziko da hil honetan bertan.
Jakina denez, diabeteak gogor egiten dio eraso erretinari eta zenbait kasutan, erabateko itsutasuna ere ekar dezake. Nolanahi ere, diabetearen ondoriozko erretinopatiei aurre egitea ez da ezinezkoa eta Oftalmologiako Akademiako ikertzaileek frogatu dutenez, gaixotasunaren diagnostiko goiztiarrak erabat saihets dezake patologia honek maiz sortzen duen ikusmen-galera. Diabeteak eragindako erretinopatia itsutasunaren kausa nagusia da gaur egun.