Deskarga Digitalaren Eguna

Martxoaren 21ean Deskarga Digitalaren Eguna ospatuko da Europako zazpi herrialdetan, Espainia barne. Peter Gabriel-ek sortutako banaketa digitalerako OD2 enpresak eskainiko du zerbitzu hori. Warner, EMI, Universal eta BMG diskoetxeek, besteak beste, bultzatutako ekimena da eta sarearen bidez musika jaisteko web gune legalak badaudela azpimarratu nahi dute. 150.000 abesti egongo dira eskuragarri izena ematen dutenentzat eta abestiak jaisteko 5 euro emango zaizkie. Abesti gehienak betiko eskuratu ahalko dira, baina beste batzuk hilabeteko epean iraungiko dira. Ekimen honetaz gozatzeko, Digital Down Loadday orrialdera joan behar da eta zure herrialdea aukeratu. Espainian, Los 40 web guneak eskainiko du zerbitzua. Erregistratu eta gero, hilabeteko epea edukiko dugu gure 5 euroak gastatzeko, martxoaren 21etik hasita.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila