Duela 200 milioi urte ozeano bat existitzen zen Siberiako bihotzean. Aintzinako ozeano honek ez zuen mendikaterik sortu, Alpeak, Ural edo Karpato Mendietan gertatu zen bezala. Sobietarren aurkikuntza honek, garrantzi handia izan dezake, zeren eta honelako tokietan mineral erabilgarriak sortzeko baldintza egokiak gertatzen bait dira.