Denbora ez da ezeren truk igaro

Are gutxiago 102 urte bete berri dituen teleskopioarentzat. Urteen joan-etorriari aurrea hartuz ordea, 1996ko irailean berriro erabilgarria izango da Britainia Haundiko teleskopiorik zaharrena. Hori gerta dadin gogotik ari dira lanean Erret Behatokiko astronomoak eta Itsas Museo Nazionaleko teknikoak.

Goiko irudian ikus daitekeen 102 urteko teleskopioa, Britainia Haundian egin diren aurkikuntza gehienen lekuko izan da.

Dublinen eraiki zenetik, makina bat ezbeharrei egin behar izan dio aurre teleskopioak. Horietarik kaltegarrienak 1987an eta 1989an Britainia Haundia bortizki astindu zuten ekaitza eta erauntsia dira, urrenez urren. Istripu horien ondorioz, teleskopioaren kupula eta errotazio-mekanismoa oso kaltetua suertatu ziren.

Akats horiek tartean, azken urteotan ez da apenas erabili teleskopio zaharra. Ez zen horrela gertatu mendearen hasieran, goiko irudian ikus dezakezuen tresna optikoa baita Britainia Haundian egindako aurkikuntza ia guztien lekukoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila