Datuak azkarrago bidaltzeko softwarea

Segundoko 8 gigabyte igortzeko gai den softwarea prestatu dute. Hau da, ohiko modema baino 153.000 bider eta ADSL arrunta baino ia 6.000 bider azkarrago. Software berriak FAST izena du eta datuak transmititzeko erabiltzen diren ohiko mekanismoez baliatzen da, baina kongestioaren seinaleen aurrean leunago erreakzionatzen du. TCP/IP protokoloak, Interneteko transmisio protokoloak, igorleak jasotako erroreen arabera erabakitzen du bideetan kongestioa dagoela eta, ondoren, abiada izugarri jaisten du.

FASTek, berriz, informazioa bidali eta jaso dela adierazten dion mezuaren arteko denbora-tartearen arabera neurtzen du kongestio-maila. Denbora-tartea handituz gero, abiada apur bat jaisten du. Modu horretan, datuen transmisio-efizientzia asko hobetzea lortu dute ikertzaileek. Ordubete Kalifornia eta CERNen Genevako zentroaren artean datuak bidaltzen pasatuta, 925 gigabyteko batez besteko abiadura erdietsi zuten egoera arruntean. TCP/IP bidez baino ia lau bider azkarrago. Errekorra, berriz, 10 linea batera erabilita lortu zuten. Softwarea Kaliforniako Teknologia Institutuan garatu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila