Darwinen aukera Estatu Batuetan

Oraindik ez dute guztiz onartu Darwinen teoria toki guztietan. Estatu Batuetan, hain zuzen ere, Georgia estatuko iparraldean auzian daude testuliburuetan teoria hori onartu behar den ala ez erabakitzeko. Kreazionisten hitzetan, eboluzioaren teoria "bizidunen sorrerari buruzko teoria bat da, ez gertaera bat". Baina epaile batek Darwinen zaleen alde eman du epaia; testuliburuetatik esaldi hori kentzeko agindua eman du. Dena den, kontua ez da horrekin bukatu. Apelazioak martxan daude.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila