Dardarina, Parkinsonaren euskal genea

Familia bereko kide askok Parkinsona zutela ikusita hasi ziren ikerketak. Parkinson-mota asko daude eta horietako zenbait hereditarioak dira. Orain, Park8 aldaera hereditarioa eragiten duen genea aurkitu dute hainbat ikertzailek Euskal Herriko lau familiatan eta Erresuma Batuko beste batean. Hain zuzen ere, geneari dardarina izena jarri diote; euskarazko dardara hitzaren eratorria. Gene horren mutazioak sortzen du Parkinsonaren Park8 aldaera hereditario hori.

Jordi Perez-Tur Valentziako Biomedikuntza Institutuko zientzialariak zuzendu du ikerketa, baina tartean izan dira Donostiako Ospitalea, Mendarokoa, Zumarragakoa eta AEBetako eta Erresuma Batuko ikertzaileak.

Orain, dardarinak zelulen barruan zer funtzio betetzen dituen aztertzen ari dira. Gene horrek mutaziorik ez duenean nola lan egiten duen jakin nahi dute. Izan ere, hori ez dute argitu, nahiz eta uste izan kinasa proteinaren antzeko funtzioa bete lezakeela dardarinak.

Datu esanguratsu bat: Gipuzkoan aldaera hori Parkinsona duten gaixoen % 10-15ek duela uste da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila