Coloradoko Arroil Handiko presa

Coloradoko Arroil Handian Glen Canyon-en dagoen presa azpiko uraren balbulak irekita hustu egin zuten egun batzuetan joan den udaberrian. Ez zen larrialdiaren batek eraginda hustu, noski; garai bateko giro naturala berriz ezartzeko baizik.

Coloradoko Arroil Handiko presa hustuz, onura ekologikoa lortu nahi dute zientzilariek. Izan ere, bertako sedimentuen bidez hondartza berriak sortzea espero dute.

Colorado ibaiak 2.250 kilometroko luzera du eta Kalifornia, Arizona, Utah eta Colorado estatuetako lurrak ureztatzen ditu eta udaberrian presa egin baino lehen bezalaxe bostehun mila milioi litro ur eta sedimentu ibili dira ibaian.

Saiakuntza horretatik zientzilariek onura ekologiko ikaragarria lortu nahi dute. Sedimentuen bidez ibai-ertzetan ehundaka hondartza berri sortzea espero dute. Bertan landareak haziko direla uste dute eta landareen ondoren fauna ere ugal daiteke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila