CiberBiblio Euskal Herrian editatutako programa interaktiboz osatutako liburutegi birtual bat da, multimedia-aurkezpenak erabiltzen dituena. CiberBiblioko edukiak interes orokorrekoak dira, betiere Euskal Autonomia Erkidegokoak. Zerbitzu hauek eskaintzen ditu: bildumako aplikazioetara sarbidea, liburutegiko katalogoa eta aplikazioak aurkitzeko sistema bat; bere liburukien artean erreferentziazko lanak ditu (hiztegiak eta entziklopediak).
Oraingoz, ez du hemeroteka-zerbitzurik eskaintzen, baina ikertzaileak horretan dabiltza. Helburu nagusia produktu hau Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen irakaskuntza eta erabilera sustatzen duten ahalik eta gune gehienetan sartzea da.