Burdina Lurraren kanpo-nukleoaren kondizioetan

200 GPa-eko presioan dagoen burdina urtu dute Frantziako fisikari batzuek, Energia Atomikoko Bulegoko eta Pierre et Marie Curie Unibertsitatekoek. Horretarako, Grenobleko Synchrotron Radiation Facility azeleragailua erabili behar izan dute, eta esperimentu horren bitartez aurkitu dute burdinaren urtze-tenperatura presio horretan 6.230 kelvin dela. Esperimentua Lurraren kanpo-nukleoaren eta mantuaren arteko mugaren kondizioen simulazioa da, eta haren bitartez fisikariek aztertu ahal izango dituzte planetaren barruko burdina likidoaren dinamikaren hainbat ezaugarri. Hain zuzen ere, burdina likidoaren mugimenduak Lurraren eremu magnetikoaren sorreran hartzen du parte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila