Bumpy, berria eta bitxia

Kaliforniako ur sakonetan bizi da Bumpy, biologoek aurkitu berri duten medusa-espeziea. Ez da harritzekoa izen hori eman izana, ingelesez 'konkortsu' esan nahi duelako, eta animaliak konkorrez beteta duelako gorputz osoa.

Bumpy oso arraroa da; orain arte ezagutzen ziren medusekin alde nabarmenak ditu. Adibidez, garroak izan beharrean, beso-itxurako gorputz-adarrak ditu, eta jana ahora sartzen laguntzeko erabiltzen ditu.

Adituen ustez, medusa hori sailkatzeko azpifamilia berria sortu beharko dute. Eta Bumpy izen zientifikotzat hartu ezin dutenez, biologoek Stellamedusa ventana izena ere eman diote.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila