Bularreko protesiak

Estatu Batuetako Dow Chemical enpresa da silikonaz bularretako protesiak egiten dituen fabrikatzaile nagusia eta Louisiana Estatuan auziperatu egin dute.

Bezero batzuei protesia hautsi egin zaielako kalte-ordainak eskatu dituzte. Kontuan izan behar da protesi hauek 550.000 emakumeri ezarri zaizkiela eta mota honetako lehen epaiketa dela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila