Brasilgo oihana suntsitzeak kezka handia sortzen du. Talde ekologistek salatu dutenez, ordea, oihana bera baino azkarrago ari da desagertzen sabana. Nonbait, nekazariek soja, kotoia eta garia landatzeko erretzen dute sabana, baina, horrekin batera, sabanaren biodibertsitatea arriskuan jartzen ari dira. Neurririk hartu ezean, sabana 2030erako desagertuko dela uste dute ekologistek.