Botiken eta eguzki-iragazkien arrastoak, arrainetan

botiken-eta-eguzki-iragazkien-arrastoak-arrainetan
Urraburuetan ikertu dute nola metatzen diren ikertu dute. Arg. Roberto Pillon/CC-BY-3.0
Haizea Ziarrusta Intxaurtza EHUko ikertzaileak frogatu duenez, amitriptilina antidepresiboa, ziprofloxazin antibiotikoa eta oxibentzona ultramore-iragazkia arrainetan metatzen dira. Horrez gain, kutsatzaile horiek arrainen plasman, burmuinean eta gibelean albo-ondorioak eragiten dituztela ohartarazi du.
 
Bilboko estuarioan badaude kutsatzaile horiek, eta arrainei nola eragiten dieten aztertu dute Ziarrustak eta taldekideek. Zehazki, Plentziako Itsas Estazioan esposizio-esperimentuak egin dituzte urraburuekin, ebaluatzeko amitriptilinaren, ziprofloxazinaren eta oxibentzonaren biometaketa nolakoa den eta ehunetan nola banatzen diren. “Horrez gainera, kutsatzaile horien biotransformazioa aztertu eta degradazio-produktuak karakterizatu ditugu, eta, azkenik, kutsatzaile horiek arrainetan eragin ditzaketen maila molekularreko aldaketak ikertu ditugu", azaldu du Ziarrustak. 
 
Haren esanean, oraindik asko dago ikertzeko, bereziki, kontuan izanda kutsatzaile horien kontsumoa eta haien kontzentrazioa uretan gero eta handiagoa dela. Bestalde, arrainetan metatzen diren kutsatzaileak gizakiengana heltzeko arriskua ote dagoen jakin behar dela ere adierazi du Ziarrustak
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila