1986. urtean Physical Review Letters aldizkari prestigiotsuan, naturan ordurarte ezagutzen ziren oinarrizko lau indarrez gain (grabitatorioa, elektromagnetikoa, nuklear ahula eta nuklear bortitza) beste bostgarren bat ere bazegoela aldarrikatu zen. Hasiera batean, aldeko eta kontrako ebidentziak metatu ziren. Horiek aztertzeko Frantziako Ars herrian bildu dira mundu osoko fisikariak. Bildutakoen ondorioa, bostgarren indarrik ez dagoela eta baldin badago oso ahula dela izan da.
Beraz, ohizko oinarrizko lau indarrekin segitu beharko dugu.