Philips etxeak bonbila-mota berri bat plazaratu du. Bonbila hauek diseinu lauangeluarra dute. Honi eta anpuluaren opalizazioari esker, igortze-gainazala ohizko bonbila gardenarena baino 400 aldiz handiagoa da. Gainera argia uniformeago barreiatzen da eta isladak askoz ere txikiagoak dira.