Bluetooth, kablerik gabeko sarea

Waliño, Josu

Elhuyar Fundazioa

Bi mila enpresek baino gehiagok osatzen duten partzuergoak garatu du Bluetooth teknologia. Honen helburua hau da: kablerik gabeko sareak erabiltzeko aukera eskaintzea, eta lortzen ari dira.

Hamabost metro bitarteko distantziara dagoen beste antzeko gailu batera konekta daiteke irrati-maiztasun bidez, eta hau erabiliz fitxategiak kopiatu eta bestelako eragiketak ere egin daitezke.

Urteak daramatzate teknologia hori garatzen, eta orain hasi dira lehen sare-txartelak merkaturatzen sistema horrekin. Ikusiko dugu noraino iristen diren.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila