Bizkarrean radarra daramala

Tximeleten joan-etorriei jarraitzeko radar txiki batzuk erabili dituzte Erresuma Batuko ikertzaile batzuek. Ikerketaren helburua tximeletei jarraitzea izan da; izan ere, itxuraz noraezean egiten dituzten jirabirak bilaketan dabiltzanean egiten omen dituzte —janari bila edo aterpe bila dabiltzanean, alegia—; beste batzuetan, aldiz, bide zuzenago bati heltzen omen diote lurretik gertu, harrapari bati ihes egiteko, edo ingurunez aldatzeko.

Azaldu dutenez, tresnatxoa tximeletaren bizkarrean itsasteko, ileak kendu behar izan dizkiote lehenengo, eta, gero, itsasgarria erabili.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila