Bizkaiko ibaien osasuna zaintzen

Bizkaiko ibaien osasuna zaintzen
2006/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: bizkaiko foru aldundia)

Bizkaian ur-araztegiak jarri diren heinean, handitzen joan da ibaien oxigenazio-tasa. Orain, Bizkaiko Foru Aldundiak beste pauso bat emango du ibaien kalitate ekologikoa hobetzeko. Batetik, arrainak ibaian gora eta behera ibiltzea galarazten duten hesien inbentarioa egin dute, eta oztopo horiek kentzeko lanak egingo dituzte. Bestetik, martxan jarriko dute ibaien ingurunea leheneratzeko plana.

Plan horren barruan, Bizkaiko hainbat ibairen 74 zati aztertu dituzte, eta horren arabera erabaki dute zer egin behar den kasu bakoitzean ingurunea leheneratzeko. Hala, batzuetan ibaiak garbituko dituzte, beste batzuetan habitatak hobetuko dituzte... Gainera, jendeari ibaiaren inguruaz gozatzeko aukera emateko asmoz, bideak, zubiak eta ondare historikoaren hainbat elementu txukundu eta berrituko dituzte. Horrekin guztiarekin, ibaien osasuna hobetzea eta zaintzea lortu nahi du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Berriak labur
4
1
216
2006
1
011
Ingurumena
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila