Bizitza luzatuz

Argazkiko zizarea normala baino sei aldiz gehiago biziaraztea lortu dute laborategian, geneek zahartzean duten eragina ikertzen ari zirela. Izaki bizien zahartze-prozesua ulertzeko urratsa da, inola ere, nahiz eta oraingoz saiakuntza hibernazio antzeko zerbait besterik izan ez.

Zizare bat normala baino sei aldiz gehiago biziaraztea lortu dute laborategian, geneek zahartzean duten eragina ikertzen ari zirela. Caenorhabditis elegans da batezbeste hamar bat egun bizi ohi den zizarearen izena.

Kanadan Montrealgo MacGill unibertsitatean ikertzaileek egindako mutazio genetikoen ondoren ordea, bi hilabeteko bizialdia du. Mutazioei esker larba-aldia luzeagoa da eta metabolismoa geldoagoa. Ondorioz, bizialdi luzeagoa eta motelagoa du zizareak.

Izaki bizien zahartze-prozesua ulertzeko urratsa da, inola ere, nahiz eta oraingoz saiakuntza hibernazio antzeko zerbait besterik izan ez.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.