Bizilekua finkatu eta liskarrak hasi, dena bat

Adituek uste dute leku finkoan bizitzen hasi zirenean sortu zirela lehenengo liskarrak.

Duela 14.500 urte inguruko hezurdura batzuetan gizakien arteko biolentzia-arrastoak aurkitu dituzte. Hezurdura horietako batek ilargierdi-itxurako jaurtigai bat dauka orno toraziko batean, eta beste batzuek zartadurak dituzte garezurrean eta gorputzeko beste hezur batzuetan.

Hezurdura horiek museo batean zeuden 1931tik, eta natufianoen zibilizaziokoak dira. Gaur egun Israelen lurrak diren ingurunean bizi izan ziren natufianoak, herrixka finko samarretan, duela 14.500 urte inguru. Adituek uste dute leku finkoan bizitzen hasi zirenean sortu zirela lehenengo liskarrak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila