Bizidunak lehorrera egokitzen saiatu zirenekoa

Ichthyostega anfibioaren fosilak dira uretatik lurrerako jauzia erakusten duten fosilik zaharrenak (duela 360 milioi urtekoak); ezinbestekoak dira, beraz, trantsizio hura posible egin zuten egokitzapen fisiologikoak ikertzeko.
Bada, ornoen egitura berezia zeukan anfibio hark: orno bakoitza espezializatua zeukan zegokion tokiaren arabera, eta aurreko saihetsak handiak eta zabalduak zituen. Hala, orno berezi haiek lehorrean ibiltzeko gai egin zuten, eta saihets haiei esker birikak ez zitzaizkion hondatzen.
Anfibioa ondo moldatzen zen uretan zein lehorrean. Baina, dirudienez, ez zuen arrakasta handirik izan, ez baita aurkitu haien ondorengorik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila