Ordenagailu gehienetan informazioa toki batean gorde eta beste batean prozesatzen da. Horretarako, bitak erabiltzen dira: 1 edo 0 egoeran egoten dira bitak. Orain, ordea, Alemaniako fisikari batzuek informazioa gorde eta prozesatzen duen elementu magnetiko bat proposatu dute, bit magnetikoa.
Bit horiek oinarrizko operazio logikoak egingo lituzkete, eta, gainera, informazioa gordetzeko gai izango lirateke. Oraindik kontzeptu teorikoa da bit magnetikoa.