Birusik gabe ere birprogramatu dituzte zelulak

Birusik gabe ere birprogramatu dituzte zelulak
2009/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: E. Uthman)

Birusik erabili gabe, espezializatutako giza zelulak enbrioiek izaten dituzten zelula amen antzeko bihurtzea lortu dute Torontoko Samuel Lunenfeld Ikerketa Institutuko eta Edinburgh Unibertsitateko ikertzaile batzuek.

Orain arte, birusen bitartez birprogramatu dituzte zientzialariek zelulak. Oinarrian, birusei lau faktore genetiko sartzen dizkiete, eta, birus horiekin, birprogramatu nahi dituzten zelulak infektatzen dituzte. Faktore genetikoek eragiten dute zelula espezializatuek ordura arte izandako funtzio jakineko zelulak izateari uztea eta zelula ama pluripotente bihurtzea. Yamanaka faktore esaten diete faktore genetikoei, izen hori baitzuen lehenengo aldiz teknika hori garatu zuen ikertzaileak.

Bada, oraingo zientzialariek Yamanaka faktoreak kodetzen dituzten geneak transposoi batean txertatu dituzte, hau da, genoman leku batetik bestera mugitzeko gai den DNA-zati batean. Ikusi dute transposoi hori gai dela gizakiaren azaleko zeluletako DNAn sartzeko, eta zelulok birprogramatzeko, enbrioi-faseko zelulen antzekoak bihurtu arte.

1
253
2009
5
008
Genetika; Biokimika
Albisteak
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila