Moztu ondoren birlandatutako oihanak ukitu gabekoak bezain biodibertsitate handikoak izan daitezke, ikerketa batek argitu duenez. Connecticuteko Unibertsitateko Robin Chazdon ekologoaren taldeak Costa Ricako oihan tropikaletan egin zuen ikerketa. Ikerketan frogatu zuten ukitu gabeko oihanetako zuhaitz-espezieen % 90 birlandatutako oihanetan aurki zitekeela. Hala ere, zientzialariek diote munduko beste tokietan emaitza bestelakoa izan daitekeela, kondizioak ezberdinak izango baitira. Gainera, klima-aldaketak arrisku handia dakar espezie tropikalentzat.