Inasmet-Tecnaliaren laguntzari esker, besteak beste, sortu zen Biofinder. Enpresa horren eginkizun nagusia da uren mikrobiologia-diagnostiko azkarrak eta banan-banakoak egiteko baliabideak eskaintzea.
Uraren mikrobiologia-parametroak monitorizatzeko aukera eskaintzen du Biofinder enpresak. Horretarako, gehien eta sarrien aztertzen diren mikrobiologia-parametroak automatikoki eta azkar neurtzen ditu sistemak.