Bihotz osoa zelula ama gutxi batzuetatik

Bihotz osoa zelula ama gutxi batzuetatik
2007/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Bihotza muskulu-organo bat da, hainbat ehun- eta muskulu-motaz osatua. Orain arte pentsatzen zuten bihotzaren zelula-mota bakoitza sortzeko jatorri bateko zelulak behar zirela. Bi ikertzaile-talde aritu dira hori ikertzen, eta atera duten emaitza oso bestelakoa da. Batek bihotzaren ehun gehienak ekoizteko gai den zelula ama aurkitu du; hain zuzen ere, bihotzaren zelula-moten bi heren sorrarazten ditu aztertu duten zelula amak. Bigarren taldeak ikertu duen zelula amak bihotza guztiz eratu gabe dagoenean dihardu, eta bihotzaren atal baten bi muskulu sorrarazten ditu.

Zelula amak oraindik espezializatu ez diren zelulak dira. Ikertzaile horiek aztertu dituztenak, berriz, bihotzaren atal batzuk sortzera bideratuta daude, muskulu kardiakoarekin lotuta dauden geneak espresatzen baitituzte. Zientzialariek susmoa dute bi zelula ama horiek ahaidetuta egon daitezkeela. Horrela balitz, bihotzaren zelula-mota guztien jatorria zelula ama bakarra izango litzateke, eta, hortik, espezializazioak gertatuko lirateke bihotzaren ehun guztiak eratu arte. Hala ere, hori frogatzeko dago oraindik.

1
227
2007
1
021
Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila