Bideokaset numerikoak 1997. urtean formatu bakarraz merkaturatuko dira. Aldi berean Japonian bereizmen handiko telebista jarriko da martxan eta munduko bideogile nagusiak ados jarri dira ordurako guztiek formatu bakarra erabiltzeko.
Orain arte bideo analogikoekin gertatu dena saihestu nahi dute. Izan ere, aldi berean sistema bat baino gehiago edukitzea (VHS, Beta, 2.000, etab.) erabiltzaileentzat kaltegarria izan da; bai ekonomiaren eta bai teknikaren aldetik.
Irudia numerikoki erregistratuta, erreprodukzioan ez da kalitaterik galduko eta zinta geratuta ia irudi perfektua lortuko da. Hurrengo belaunaldiko magnetoskopioak, bideokasetean telebisio klasikoko lau ordu grabatzeko gai izango dira, eta bereizmen handiko telebista bada, bi ordu grabatu ahal izango ditu.
Zinta magnetikoa, oraingo VHS sistemakoek duten zabaleraren erdia izango dute. Bi magnetoskopio-mota merkaturatuko dira: bata gelan edukitzekoa izango da eta bestea (hiru aldiz txikiagoa eta arinagoa) kameskopioak hornitzekoa.