Bi oinen ala lau oinen gainean?

Zenbait paleontologoren intuizioa egiaztatu egin da azkenaldian australopitekoen belarriaren barnea aztertuta. Azterketa horien arabera, australopitekoen afarensis espeziea, hau da, Afrikako Lucy eta antzekoak, normalean lau oinen gainean ibiltzen ziren eta noizbehinka besterik ez bi oinen gainean.

Lauhankako eta hankabikoen belarri-barnea desberdina izaten da, eta Holandako zein Britainia Haundiko ikerle batzuek hondakin fosiletan konparazioak egin dituzte. Ondorioa honakoa izan da: Homo erectus-en belarri-barnea gurearen antzekoa da, baina afarensis espeziean tximinoek dutenaren antz handiagoa du. Tartekoa den Homo habilis espeziean, emaitzak eztabaidagarriak dira. Bi azterketen emaitzek diotenez oraingo gizakiaren antzekoa zuen, baina beste batek erabat bestelakoa; oraingo gizaki eta primateek ez bezalakoa.

Liverpool-go unibertsitateko Bernard Wood ikerleak dioenez, Homo generokoak bakarrik zebiltzan zutik eta gainerako guztiak aldi berean zuhaitzetan bizi ziren lauhankakoak eta hankabikoak ziren.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila